Realaren marka: 1957ko maiatzetik Realak beti jokatu du, gutxienez, harrobian trebatutako jokalariren batekin. 2.758 partida jarraian dira, eta horietatik erdia baino gehiagotan 9 jokalari edo gehiago aritu dira [Informazio gehiago Twitter-eko hari honetan]
Uniteden marka: 1937ko urritik United-ek beti izan du gutxienez harrobian trebatutako jokalariren bat deialdian. 4.166 partida jarraian dira
1909
Gure foot-ball elkartea beti aurrera begira, eta lehen taldean aritzeko jokalariak prestatzeko komenigarritasunaz jabetuta
1910-1950
Realak hainbat talde erabili zituen filial moduan, besteak beste Vasconia. Eibar ere izan zen jokalari gazte askoren aterpe
1950
Gazte mailako taldea sortu zen
1953ko apirila
Elías Querejeta izan zen debuta egin zuen lehen pottoka
1955
Sanse sortu zen, talde filiala
1957ko maiatza
Data horretatik aurrera Realaren hamaikakoan beti egon izan da harrobiko jokalariren bat
1960
Bigarren Mailara igo zen Sanse
1962
Xabier Expositok hartu zuen Sanseren ardura. 20 urtez egon zen bertan
1975ko urria
Luis Arconada Liverpool FC-ren aurka debutatu du. Munduko atezainik onena izatera iritsi zen
1979ko urtarrila
Alberto Gorrizen debuta, partida gehien jokatu zituen harrobiko jokalaria (599)
1980
Zubieta eraiki zen, Realaren kirol hiria
1981eko iraila
EnHarrobiko 11 jokalarirekin egin zuen Realak debuta Europako Kopan, Bulgarian
Noviembre1983ko azaroa
EnCamp Noun Sansen trebatutako 15 jokalarik jokatu zuten, 13 Realean eta 2 Bartzelonan
1984/85
Denboraldi honetan zelairatutako jokalarien %92a Sansetik pasatakoa izan zen
1998
SeBerio FT sortu zen, 2016an hirugarren taldea bihurtu zena
2021
ElSanse Bigarren Mailara igo zen
1937ko urria
Tom Manley eta Jackie Wassall dira debuta egin zuten harrobiko lehen jokalariak
1938
United-ek The Cliff erosi eta beraien entrenatzeko tokia bihurtu zuten
1938
Manchester United Junior Athletic Club (MUJAC) sortu zen, filiala
1945
Matt Busby-k hartu zuen United-eko ardura. Harrobia bultzatzeko politika abiatu zuten jarraikortasunez
1951
Busby babes espresioa sortu zen. Hainbat urtez futbol ingelesa menperatu zuen United-eko jokalari belaunaldi bati dagokio
1956
Bobby Charlton-en debuta. Bera da partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria (758)
1958ko otsaila
Munich-eko hondamendia. Abioi-istripu batean 21 lagun hil ziren, horietako batzuk United-eko etorkizun handiko jokalariak
1956
George Best-en debuta
1991
Ryan Giggs-en debuta. Bera da United-ekin partida gehien jokatu dituen jokalaria (963)
1992
Fergie's Fledglings , Alex Ferguson-en eskutik debuta egin zuten talentu handiko jokalari batzuen belaunaldia. Besteak beste, David Beckham, Nicky Butt, Ryan Giggs, Gary Neville, Phil Neville eta Paul Scholes
1998
Manchester United Academy sortu zen
2000
Carrington eraiki zuten, United-en kirol hiria
2019
United-ek ezagutzera eman zuen Everton-en aurka jokatzekoa zen norgehiagoka zela deialdian harrobiko futbolariren batekin jokatutako 4.000. partida
Espainiako Liga
Kopa
Superkopa
Premier League
Champions League
Europa League
Kluben arteko Mundu Mailako Txapelketa
Kontinente artekoa
Europako Superkopa
FA Cup
Community Shield
Realak badu bere lurralde naturalarekin lotzen duen beste marka bat: Realaren historiako partida guztietan beti egon da Gipuzkokan jaiotako jokalariren bat
Informazio gehiago: Gipuzkoarrak Realean